Gabonetako sukaldaritza ikastaroa antolatu du Amuska elkarteak. Bazkideentzat ikastaroan izena ematea 20 euro izango da eta bazkide ez direnentzat, 25. Ikastaroa jubilatuen etxeko sukaldean izango da abenduaren 13tik 15era, 18:00etatik 20:00etara.
Izena emateko Euskadiko Kutxako 00 44 85 0441021091 kontu korrontean sartu behar da dirua abenduaren 10a baino lehen "Sukaldaritza" izenarekin eta izen-abizenak idatzita.
Hizkuntza: Euskara
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!