2011/10/01 - 2011/11/01 14:00

'Eskoriatzako txokoak' I. argazki lehiaketa

Eskoriatzako udalerria, Eskoriatza

Lehiaketa berria jarri du martxan Eskoriatzako Udalak; hain justu, 'Eskoriatzako txokoak' izeneko lehenengo argazki lehiaketaren deialdia egin du. Horren asmoa da herriko bost postal argitaratzea, herriko dendetan salgai jartzeko, eta horietan ageriko diren irudiak aukeratzeko lehiaketa antolatu dute kultura etxean.

Dagoeneko zabalik dago argazkiak aurkezteko epea; urriaren 31an itxiko da. Azaroaren 1etik 20ra, Internet bidez bozkatu ahal izango dira irudiak; jarraian, epaimahaiak hilabete du, azken egun horretatik kontatzen hasita, epaia emateko

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak