2011/05/28 13:00 - 14:00

Atxorrotzeko indusketa arkeologikoetara bisita gidatua

Atxorrotz, Eskoriatza
Maiatzaren 28an, larunbata, Atxorrotzeko gazteluaren aztarnategiko indusketak bertatik bertara bisitatzeko aukera egongo da Munduko Kulturen Debagoieneko festan. Eskoriatzako Bolibar elizatean dagoen gailurra da Atxorrotz, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko zona berezietako batean dago eta balio natural handia, natur aberastasun izugarria eta paisaia aniztasuna biltzen ditu. Atxorrotz, gainera, biodibertsitatearen kontserbaziorako gune oso interesgarria da. Atxorrotzeko balioa, ordea, ez da biodibertsitatera eta paisaiara mugatzen, baditu oso garrantzitsuak diren ondasun historiko-arkeologikoak ere; esaterako, XII. mendean dokumentatutako gotorlekua, Erdi Aroan Gipuzkoako garrantzitsuena izatera iritsi zena, eta aztarnategi historiko-arkeologiko emankorra dena orain. 2011ko maiatzean Atxorrotzeko gotorlekuaren harresia berreskuratzeko lanak egiten ari da Larrate Zerbitzu Kulturalak-eko lantaldea. Aurtengoa, indusketen III.fasea da, aurreko bietan, besteak beste, Ignacio Barandiaranek hirurogeigarren hamarkadan egindako ikerketaren emaitzak berretsi dituzte eta Atxorrotzeko gazteluaren uraska (aljibea) berreskuratu. Indusketa lanak bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izango da, beraz. Lanean ari diren arkeologo eta historialarien eskutik indusketak zuzenean ezagutzeko bisita gidatua egingo dugu. Hitzordua, maiatzaren 28an izango da, goizeko 11:00etan, Atxorrotzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak