2010/11/27 18:30

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak
Kiroldegia, Eskoriatza

Pailazoek Ongi etorri…Pupu eta Lore! ikuskizun berria aurkeztuko dute: "Pupu eta Lore Pirritxen ume bikiak dira. Umeak hazi egin behar dira, hazi eta hezi. Osasuna da aurrena, jakina, eta hor agertuko da Nagore mediku laguna, bere aholkuak ematera. Naturaren parte garenez, natura zainduz geure burua ere zaintzen dugu, eta horretan ez dago Largabista jauna bezalako maisurik. Marikalanbrek zientziaren magia oparituko digu, eta berarekin ikasiko dugu zientzia ondo erabili behar dela beti. Martinbertso, Martinber lagunentzat, kontu kantari etorriko zaigu. Horixe gure koadrila, Irrien Lagunen koadrila. Zuk ere hartu parte eta egin Irri gurekin! Gora Irrien Lagunen Kluba!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak