2010/11/13 23:30
Surfin Kaos taldeak kontzertua egingo du. Koldo Soretek (ahotsa eta gitarra), David Gil Gilito-k (baxua) eta Ibon Etxebestek (bateria) sortu zuten Surfin Kaos 2002. urtean. Beste talde batzuetan ibilitakoak ziren aurretik: Soretek Utikan (hard-rock), Euripean Sua (pop-rock), Lau Itzal (rock) eta Mugatik (hardcore) taldeetan parte hartu zuen; Etxebestek Mugatik, Kolore Biziak (punk-rock) eta Gurutze Beltzak (hardcore) taldeetan; eta Gilito-k Gurutza Beltzak eta Kolore Biziaken. Elkarrekin jotzen hasi ziren Donostiako Intxaurrondo auzoko Letama gaztetxean, eta berehala jarri zuten martxan Surfin Kaos. 2003an grabatutako maketa aurkezteko 75etik gora kontzertu eskaini zituzten, baita Brasilen bira txiki bat egin ere. Bi disko kaleratu dituzte: Bizzionbizzi (Oihuka, 2005) eta Tryphyllon (Gaztelupeko Hotsak, 2007).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.