Unibertsitateko klaustroa., Eskoriatza
Errekan Gora egitarauaren barruan, Logela Multimedia taldeak emanaldia egingo du. 'Mokaua' delako ikuskizunean, lau musikarik abestiak jotzen dituzten bitartean, bideo-jockey batek irudiak nahasten ditu zuzenean. Ikuskizun multimedia horren ezaugarri nagusia interakzioa da: musikariak pantaila erraldoi garden bateko irudietan integratzen dira, eta musika, irudiak eta mugimenduak zuzenean sinkronizatzen dira. 11 abesti eta bost esketx umoretsu batzen dituen ikuskizun multimedia koloretsua da.
Hizkuntza: Euskara