2008/06/30 02:00

Jaietako argazki lehiaketa

, Eskoriatza
Udalak lehenengo urtez antolatu du aurten San Pedro jaien gaineko argazki lehiaketa, eta lanak bidaltzeko epea zabalik dago uztailaren 18a arte. Argazki digitalak izan behar dira, JPG formatuan eta luzera eta zabaleraren arteko 4x3 faktore proportzionalean –adibidez, 2.000x1.500 pixel. Gutxienez, hiru MPko tamaina gomendatzen dute. Argazkiak honako helbidera bidali behar dira: kultura@eskoriatza.net, fitxategiaren izen gisa argazkiaren izenburua jarrita: adibidez, kalejira.jpg.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak