2006/11/30 01:00

IBAETAKO FOROAREN ALDEKO MOZIOA

Udaletxeko areto nagusian., Eskoriatza
Agiri honen bidez, Eskoriatzar talde batek bihar osteguneko, hilaren 30eko, udaleko osoko bilkurarako aurkeztu dugun mozioaren berri eman nahi diegu Eskoriatzarrei. Orain dela hilabete Ibaetako Foroak bultzatutako euskal presoen aldeko agiria aurkeztua izan zen Eskoriatzan. Agiri hori oinarri hartuta, Ibaetako Foroak euskal presoen eskubideen alde onartutako puntuekin bat eginaz mozio bat aurkeztu dugu herritar talde batek, Eskoriatzako udalaren osoko bilkuran aztertu eta onartu dadin. Udalak ere Ibaetako Foroak bultzatutako eskubideen alde bat egin dezan eskatzen da mozioan. Eskoriatzan bertan Marixol Iparragirre eta Mikel Illarramendi herritarrak preso daude Frantziako espetxeetan, eta beraien aurka gauzatzen diren eskubide urraketen aurrean konpromezuak hartu behar direla uste dugu. Era berean, Iñaki de Juana preso donostiarra bere eskubideen defentsan egiten ari den borroka latza ere ezin dugu ahaztu. Gaiaren garrantzia kontutan hartuta, Eskoriatzar herritar denei sustengua erakusteko eta osoko bilkurara agertzeko deia egiten diegu. Bilkura arratsaldeko 6:30tan izango da udaletxeko areto nagusian. Eskerrik asko zuen konpromezuagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak