2006/05/09 02:00

Ignasi Vila psikologoak bi hitzaldi eskainiko ditu

, Eskoriatza
Ignasi Vila psikologo katalanak hitzaldi bi emango ditu HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Lehen hitzaldia izango da goizeko 11:30etan, fakultateko areto nagusian, eta bigarrena, arratsaldeko 18:00etan, leku berean. Bietan gai bera jorratuko du: "Etorkinak eskolan, eta hezkuntza kalitatea", gaztelaniaz. Ignasi Vila Gironako Unibertsitatean egiten du lan, Hezkuntza Zientzien Fakultatean, eta katedraduna da Psikologia ebolutiboan. Europako psikolinguistarik ezagunenetakoa da eta, akaso, munduko aditurik ospetsuenetakoa eskola elebitasunaren inguruan.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak