Eskoriatzako Udalak webgune berria du

Mirian Biteri 2013ko abe. 9a, 18:15

Eskoriatzako Udalak webgunea estreinatu du gaur. Bi atal berezi ditu: batetik, Udalarekin lotutako informazioaren atala dago. Bestetik, arlo sozialagoa jasoko duena dago; hain justu, herrian antolatzen diren ekintzen agenda.

Udaletik nabarmendu dute gaur estreinatu duten webgunea "modernoa" sortu da, "intuitiboagoa, erabil-errezagoa".

Jakinarazi du arlo instituzionala jasoko duen atalean (hori da www.eskoriatza.net)) Eskoriatzako Udalaren informazioa argitaratuko dela. Soilik, Udalari dagokiona (iragarkiak, plenoko deiak, kontratuen datak, aurrekontuak...). Webgune hori Udalak zuzenean kudeatuko du.

Tramiteen atala

Atal nagusiak ditu horrek: Udala, Udal zerbitzuak, Eskoriatzako informazioa (zerbitzu erabilgarrienak, turismorari lotutako informazioa...). Garrantzitsuena, dena dela, oraindik zabaldu ez den Tramiteen atala izango da, herritarrak zuzenean bertatik hainbat tramite egiteko aukera eskainiko duena. Atal hori urtarrila bukaerarako bukatuta egotea espero da. Gainera, Udalarekin harremanetan jartzeko eta kexak eta iradokizunak egiteko formularioa ere badago.

Eragileak eurak kudeatzaileak

Bestetik, arlo sozialagoa jasoko duena (hori www.eskoriatzakoagenda.com webgunea da). Webgune honetan udalak antolatutakoak ez ezik, herriko gainontzeko eragileek antolatutako ekitaldiak ere argitaratuko dira, herriko ekintzen agenda izango da hau. Webgune hau momentuz Eskoriatzako Udalak kudeatzen du, baina helburua da aurrerago eragileak eurak izatea web kudeatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak