Interesatuek etzira, eguaztena, arte dute aukera, rafa@carriet.net postara idatziz edo 627 44 21 42 zenbakira deituz.
Saioa 10:00etan hasiko da eta bi orduz luzatuko da. Tarte horretan kaisendo hattori, Brasilian jiu jitsu, ju jutsu eta kempo modalitateak praktikatuko dituzte, irakasle ezagunen eskutik. Elikagaien bankuaren aldeko ekimena denez, ikastarora joaten direnei galkorrak ez diren elikagaiak eroateko eskatu diete.