Euskal kantu kalejira egin dute bart herrian

Julen Iriondo 2013ko abenduaren 6a

Eskoriatzako Txistulari Elkarteak antolatuta, kalean kantuan ibili zen taldetxo bat eguen iluntzean. Txistu eta pandero doinuek lagunduta, euskal kantuak abestu zituzten.

Pintxo-pote eguna izanda, gainera, kantu eta kantu artean mokadua eta tragoa egiteko aukera ere izan zuten abestera animatu zirenek. Euskal kantutegiko ohiko abestiak kantatu zituzten bertaratutakoek, letrak esku artean zituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak