Izartxoak, birziklatutako paperarekin eta elurretako panpinak, kotoiarekin

Txomin Madina Milikua 2013ko abe. 5a, 20:14

Glow kooperatibako Ekolore plataformak herritarrak ekologiaren inguruan sentsibilizatu eta kontzientzitzeko helburuarekin antolatu dituen ekintzen artean, Eskoriatzako neskatila-mutikoek Gabonetako apaingarriak material birziklatuarekin nola egin ikasi zuten atzo.

60 neskatila mutiko inguruk hartu zuten parte atzo material birziklatuekin Gabonetako apaingarriak nola egin ikasteko ikastaroan, eta antolatzaileek aurreikusitakoa baino bi pertsona gehiago behar izan zituzten ikastaroan laguntzeko. Ekolorek antolatuta, Ibarraundi museoan izan zen ikastaroa, eta bertan, askotariko eskulanak egin zituzten taldetan banatuta.

Hala, paper birziklatuarekin Gabonetako zuhaitzetik zintzilikatzeko izartxoak egin zituzten papiroflexia bidez; baita kartulina eta algodoiarekin elurretako panpinak egin ere. Gabonetako apaingarriak bakarrik ez, gatza eta beirazko botila berziklatuekin koloretako area egin zuten, opari bezala aproposak.

Eskulanez gain, bestelako dinamikak ere egin zituzten ekologiaren inguruan: ekologiaren esanahia marraztu zuten bakoitzaren irudimenaren eta interpretazioaren arabera; eta euren gorputzekin zuhaitzak eta loreak bezalako irudiak egin zituzten.

Abenduaren 11an, bigarren tailerra

Ekimen beraren barruan, datorren astean paletak erabilita altzariak nola egin ikasteko tailerra egingo dute. 16 urtetik gorakoendako izango da ikastaroa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak