Euskararen Egunaren bueltan, ekintzaz josita dator astea

Mirian Biteri 2013ko abe. 2a, 11:00

Eskoriatzako Udalak, hainbat elkarteen laguntzarekin, askotariko jarduerak antolatu ditu bihar izango den Euskararen Egunaren bueltan. Gaur, astelehena, Euskararen erabilera soziala bultzatzeko 'Zergatik ez?' tailerra dago, 18:00etatik 20:30era, Ibarraundin. Gaur bertan eman daiteke izena.

Egun potoloena, dena dela, bihar izango da. Goizean, plaza apainduko dute, eta ikastetxe eta euskaltegiko ikasleek zein gura duenak hausnarketak zintzilikatzeko aukera izango dute. Arratsaldean, gaztaina erreak banatuko dituzte Luis Ezeizako gurasoek bolatokian; eta 18:30ean, Behatokiak egindako Euskara gaixo dago Osakidetzan ikus-entzunezkoa ikusi ahalko da museoan. Horren ostean, osasun arloan euskaren egoeraz eta eskubideez eztabaidatuko dute ikus-entzunezkoaren protagonista Kepa Elortza oñatiarrak, Iñaki Peña medikuak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiko kide Garbiñe Petriatik.

Eguenean, ostera, pintxo potea dagoela aprobetxatuz, kantu kalejira izango da, herriko txistulariek gidatuta. 19:00etan egin dute hitzordua, plazan.

Guzti horrez gain, abenduaren 2tik 4ra, euskarazko jostailuen erakusketa egongo da kultura etxean, 17:00etatik 19:00etara. Tortolis ludotekako hezitzaileak izango dira aholkuak ematen. Eta eguenean, abenduak 5, umeendako mahai jolasen txapelketa egingo dute toki berean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak