Izena ematearekin batera, hamar euro ordaindu beharko dituzte interesatuek. Horrekin batera, gaineratu dute eskoriatzarrek lehentasuna izango dutela. Ikastaroa abenduaren 9an, astelehena, hasiko da, eta 13an emango diote amaiera; saioak arratsaldez izango dira, 16:00etatik 20:00etara, Aretxabaletako Lanbide Eskolan.
Konponketa txikiak
Ikastaroan zer irakatsiko duten ere azaldu dute iturri berdinek. Besteak beste, oinarrizko elektrizitate, aroztegi eta iturgintzarekin lotutako arazo txikiak konpontzen ikasiko dute parte-hartzaileek.