Lehenengo saria Oñatiko LPM Produxions taldeak eskuratu zuen, Betelux izeneko lanarekin. Epaimahaiak, baina, lanak izan zituen irabazlea aukeratzen, zalantzan izan baitziren oñatiarrei ala erromatarrei eman lehenengoa. Hori horrela, Erromako taldeari aipamen berezia egitea erabaki zuten: hori saritzeko, euskal produktuez betetako saskia bidaliko dute Erromara.
Epaimahaia osatu zuten Aitor Agiriano aktore eta kazetariak, Mari Karmen Arrieta Eskoriatzako Euskara teknikariak eta Jose Angel Petralanda, Eskoriatzako Kultura zinegotziak.