"Espero baino jende gehiago" Eskoriatzan euskararen aldeko ekintzatan

Miren Arregi Amasorrain 2013ko abe. 1a, 18:36

Euskararen eguna ospatu zuten atzo Eskoriatzan, Hankamotx Bertso eskolak, gaztelekuak eta Eingeinkek antolatuta. Goizean, bertso kalejira egin zuten Arkaitz Estiballes eta Oihana Bartra bertsolariekin eta horren ostean, herri bazkaria egin zuten Egokiena Elkartean. Han ere, bertsolari horiek izan ziren giroa ederki berotu zutenak. Arratsaldean Mihiluze erraldoia egin zuten kontzejupean eta hara, "esperotakoa baino jende gehiago etorri zen" antolatzaileen arabera. 20 pertsonak hartu zuten parte, 5 taldetan banatuta. Han ere, sekulako giroa egon omen zen; "oso pozik gaude atzoko egunak eman zituenekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak