Bihar egingo da 'Ti Tau!' film laburren umorezko rallya

Imanol Gallego 2013ko aza. 29a, 14:04

Aurtengoa laugarren edizioa izango da, eta bigarren urtez umoreak izan beharko du aurkezten diren lanen funtsa. Eskoriatzako Eingeinke ekimenak antolatukotako Ti Tau! film laburren rallya euskal zinemagile gazteen artean gorriz markatuta dagoen data da.

Lehiaketa bat den arren, Mirian Isasmendi antolatzaileak aipatu moduan, "ekimenaren helburua umore onean ondo pasatzea da", baina, horrez gain, gazteen sormena ere landu nahi da. Gaur izango da www.eingeike.org webgunean izena emateko azken eguna.

Bihar, 09:30ean, lehiakideei ongietorria egingo zaie kultura etxean, eta lanaren gaia emango zaie. 19:00etan lanak entregatuko dituzte, eta parte-hartzaileek luntxaz gozatzen duten bitartean, epaimahaiak erabakia hartuko du. 21:30ean lanak proiektatuko dira, eta ondoren, sari banaketa egingo da.

'Kameratoia' Durangon

Topaguneak Kameratoia, Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallya, antolatu du gazte euskaldunen sormena bultzatzeko helburuarekin. Aurtengo edizioan, Durangoko Azokako Irudienea gunea izango dute agertoki nagusi, eta lehiakideek 48 ordu izango dituzte, hiru eta zortzi minutu bitarteko film laburra egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak