Pirritxek, Porrotxek, Marimototsek eta haien lagunek bizipoza eraman zuten Eskoriatzara

Imanol Beloki Unamuno 2013ko aza. 24a, 19:54

Kantu, dantza, irri eta algaraz bete zuten kiroldegia lan berriaren estreinaldian. Zapatuan Pirritx, Porrotx eta Marimotots izan ziren Eskoriatzan Bizipoza lan berria estreinatzen. Bertara hurbildu ziren guztiek arratsalde ederra igaro zuten pailazoen ikuskizun berriarekin.

Bereziki Lagun txakurra izan zen ikusle gaztetxoen gustukoena, baina horrez gain, Panpoxa furgoneta, Gorka, Txilipito, Igor, estralurtarra… eta beste haibat lagun berri ezagutzeko aukera izan zuten. Debekuak ez direla ezarri behar, begiekin ez bada ikusten bihotzarekin sentitu behar dela eta beste hainbat gauzagarrantzitsu erakutsi zizkieten etxeko txikienei –eta nagusiei–. Umeak ederki ibili ziren dantzan eta kantuan, euren saltsan, eta gurasoak ere asko disfrutatu zuten. Ikuskizun osoan ibili zuren umeak dantzan eta kantuan, baina bereziki amaierako azken kantuetan kiroldegi osoaren saltoak ikusgarriak izan ziren.

Musu ugari amaieran

Pirritxen, Porrotxen eta Marimototsen ikuskizun guztietan bezala, amaieran musu, besarkada eta argazkiak egin zituzten umetxoek pailazoekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak