Ostegunetik aurrera erdiguneko autobus geltoki berria martxan

Eñaut Abarrategi 2013ko azaroaren 19a

Eskoriatzako erdigunean Arrasateko norabidean, estanko aldamenean, zegoen autobus geltokia aldatu egingo da. Azaroaren 21etik aurrera Gorosarri plaza parean egongo da kokatuta autobus geltoki berria. Oinezkoen mugikortasunaren alde egingo den proiektuan jasotako obra da hau, hain zuzen ere, errepidea asfaltatzeaz gain erdigunea peatonalizatuko duena. Honekin batera, autobusa hartzeko leku aproposagoa egokitu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak