Mushinga ezagutaraztera, lasterketetan parte hartzerakoan erabiltzen duen materiala erakustera, txakurrekin duen erlazioa azaltzera eta, denboralditik kanpo, musherraren egunerokotasuna nolakoa den kontatzera etorri zen Itoitz Armendaritz. Ibarraundin batutako 30-40 laguneko taldeak gustura jarraitu zuen haren saioa eta baita guk ere; erreportaje zabala jaso dugu Goienaren asteleheneko paperekoan.