Mauka politak, gaur, Eskoriatzako azokan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko azaroaren 16a

Hamabost saltzailek ipini dute postua Udalak pilotalekuan egindako bigarren eskuko azokan.

Urtean bitan egiten dute bigarren eskuko azoka Eskoriatzan, eta gaur goizean hamabost postu zeuden frontoian. Badira urte batzuk azoka hori egiten hasi zirela, eta apurka apurka gero eta jende gehiagok egiten ditu salerosketak bertan. Jantziak, jostailuak, berrerabilitako gaiekin egindako bitxiak, eskiak, mendirako makilak... askotariko produktuak egon dira salgai, eta salmentekin gustura agertu dira saltzaile gehienak. Eguraldi kontuak tarteko Udalak plazatik udal pilotalekura pasa du azoka, eta jende gutxiago eta salmenta txikiagoak egon direla ere aitortu dute.

Rockalean taldea zuzenean 

Azoka eguna erakargarriagoa egiteko Rockalean taldea gonbidatu du Eskoriatzako Udalak, eta kalez kale ibili da taldea. Bertsio ezagunak egiten ditu boskoteak, eta hotzari aurre eginez dantzan ere ipini dute eskoriatzar bat baino gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak