Aurreko edizioetan bezala, parte hartu gura dutenendako mahaiak jarriko ditu Udalak; hortaz, zerbait saltzeko interesa dutenek mahaia erreserba dezakete gaur, egubakoitza, arte kultura etxera deituta, 943 71 46 88 telefono zenbakian; edo kultura@eskoriatza.net postara mezua bidalita. Denera, 15 mahai inguru eskatu direla uste dute Udaletik.
Udal pilotalekuan
Azoka plazan egitea aurreikusita dago, 11:00etatik 14:30ra bitartean; baina eguraldi txarra egiten badu eta horrela dago iragarrita, udal pilotalekuan izango da. Gainera, salerosketak egiten diren bitartean, Rockalean taldeak azoka girotuko du, euskarazko, ingelesezko eta gaztelerazko bertsioak abestuz.