Azalpenak ere emango dituela esan digu musher eskoriatzarrak. Jarraian, Los vinculos del musher ikus-entzunezkoa ikusteko aukera izango da museoan. Hogei bat minutu irauten duen ikus-entzunezkoan Armendaritzek lasterketak nola prestatzen dituen eta orain arte egindakoak nola bizi izan dituen azalduko da.
Solasaldia
Amaitzean, solasaldia eskainiko du lasterketatik kanpo dituen zereginen gainean, eta bereziki, bere txakur taldea zelan zaintzen duen jakinaraziko du.
Lasterketetan eskarmentua duen musherra da Armendaritz; beste askoren artean, Munduko Mushing Txapelketan eta Pirenan parte hartu izan du.