Berbalagun taldeak osatu guran dabiltza Eskoriatzan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko aza. 12a, 10:56

Euskaldun berriak eta euskaldun zaharrak; guztiek batera, une atsegin bat euskaraz igarotzeko elkartzen dira Eskoriatzan Berbalagunak ekimenaren baitan zenbait herritar. Aurreko urteetako taldetxoak hasi dira elkartzen berriro ere; eta berriak sortzeko xedea ere badute.

"Eguenetan elkartzen da talde bat, hain zuzen ere, pintxopotea elkarrekin egiteko". Hala eman du aditzera Miriam Isasmendi programaren arduradunak. Paseatzera irten eta kafea hartzen duten bi talde sortu dira, bata martitzenetan elkartzen da, eta bestea egubakoitzetan.

Talde berriak sortzeko asmoz

Eta nahiz eta dagoeneko hasi diren mintzapraktika saioetarako elkartzen, "talde berriak sortzea primeran egongo litzateke", dio Isasmendik.

Hori horrela, dei egiten diete euskaraz berba egiteko ohitura duten edo ohitura hori indartu gura duten guztiei. "Egunero euskaraz bizi direnak eta egunerokotasunean erabiltzeko aukerarik ez dutenak elkartu eta harreman berriak sortzea da asmoa, euskarazko harremanak sortu daitezen".

Taldeak txikiak izaten direla eta horrek jendeari euskaraz berba egiteko erraztasuna ematen diola gaineratu du. "Lotsak gainditzeko modu bat da".

Hala, interesa duten guztiek aukera daukate oraindik ere izena emateko. "Kultur etxetik pasatu daitezke, gura izanez gero. Bestela, berbalagunak@gmail.com idatzi dezakete edo do 661 746 376 zenbakira deitu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak