Eingeinkeren film laburren rallyan izena eman daiteke

Mirian Biteri 2013ko aza. 8a, 15:00

Laugarrenez gertatu du Eskoriatzako Eingeinke ekimenak Ti Tau! film laburren rallya. Aurten, azaroaren 30ean izango da, eta joan den urtean bezala, umorezko film laburrak aurkeztu beharko dira.

Lehiaketa hilaren 30ean izango bada ere, dagoeneko zabalik dago izen-ematea, www.eingeinke.org webgunean. Oinarriak ere hor jarri dituzte eskura: 09:30etik 10:00etara, lehiakideei gaia banatuko zaie Ibarraundin; gaia eta objektu bat, filmean agertu beharko dena. Horrez gain, herriko sei leku edo ezaugarri banatuko dira, eta horietatik, gutxienez, hiru azalduko dira.

Ekipoa norberaren ardura

Egun osoa grabaketak egiten eta filmak editatzen emango dute taldeek. Horren harira, antolatzaileek azaldu dute talde bakoitzak bere ekipoa ekarri beharko duela, eta antolakuntzak argindarra, ediziorako mahaiak eta Internetera konexioa jarriko dituela. Gehienez lau minutukoak izango diren lanak 19:00etan aurkeztu beharko dira.

Epaimahaiak filmak ikusi eta baloratzen dituen bitartean, parte hartzaileendako luntxa izango da. 21:30ean, lanak proiektatuko dira eta, jarraian, sari banaketa egingo da. Sari bakarra dago, 300 eurokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak