Pirritx eta Porrotxen sarrerak hilaren 15etik salgai

Mirian Biteri 2013ko azaroaren 7a

Aurten ere gurean izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Hilaren 23an etorriko dira Eskoriatzara 'Bizipoza' ikuskizun berria aurkeztera, eta azaroaren 15ean, egubakoitza, jarriko dituzte salgai sarrerak. Sei eurotan salduko dituzte kiroldegian.

Dena dela, azken urteotan ohikoa den moduan, Eskoriatzako ikastetxeetan aurretik banatzen dabiltza sarrerak; hain justu ere, bihar, egubakoitza, arte erosi ahal izango dira horiek.

Kiroldegian 500 sarrera inguru

Horren harira, Udaletik jakinarazi digute ikastetxeen bidez, denera, 1.000 bat sarrera salduko direla; eta gainerako 500 inguru, esan bezala, herriko kiroldegian lortu ahal izango dira hilaren 15etik.

Udaletik gogorarazi dute sarrera beharrezkoa izango dela adin guztietarako, ume zein heldu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak