'Herrixa Dantzan' jarri du beste behin Patxi Monterok

Irati Goitia 2013ko aza. 3a, 22:08

Hogeita bost lagun inguru batu dira gaur, domeka, iluntzean Eskoriatzako Mondragon Unibertsitateko kaperan. Patxi Monterok gidatu du saioa eta heldu zein umeak animatu dira. Gustura ibili dira soltean, bikoteka, korruan edo taldean. Ikasturte berriko bigarren saioa izan da.

Dantzarako toki bilakatu dute gaur iluntzean Eskoriatzako Mondragon Unibertsitateko kapera. Herrixa Dantzaneko ikasturte berriko bigarren saioa egin dute bertan -Eskoriatzan egin den lehena-.

Hogeita bost lagun inguru batu dira eta Patxi Monterok gidatu du saioa. Heldu zein umeak animatu dira eta gustura ibili dira soltean, bikoteka, korruan edo taldean. Egin dituzten dantza guztiak tradizionalak izan dira, gehienak Euskal Herrikoak, baina Europa Mendebaldeko dantzak ere erakusten ditu Monterok Herrixa Dantzaneko saioetan. Lehenik Monterok berak azalpenak eman, eta ostean, musika jarri eta irakasleak azaldutakoa praktikan jarri dute kaperan batutakoek. Guztiek ere trebetasun handia erakutsi zuten.

Hurrengoa Bergaran

Urriaren 6an ekin zioten aurtengo ikasturteari Elgetako Espaloia Kafe Antzokian zuzeneko musikarekin. Hain zuzen, horixe da Elgetan egiten diren saioen berezitasuna: grabatutako musikaren ordez, zuzenean aritzen da talde bat jotzen. "Udalaren laguntza ekonomikoari esker da hori", esan digu Monterok. Iaz ekin zioten esperientzia horri eta oso gustura dira.

Eskoriatzako hau ikasturteko bigarrena izan da eta hurrengo hitzordua Bergaran izango da abenduaren 1ean, domeka, Zabalotegi aretoan.

Egitaraua

  • Abenduak 1, domeka:Bergaran, Zabalotegi aretoan. 19:00 - 20:30.
  • Urtarrilak 5, domeka: Elgetan, Espaloian. 19:00 - 20:30.
  • Otsailak 2, domeka: Eskoriatza, Unibertsitateko kaperan. 18:30 - 20:00.
  • Martxoak 2, domeka:Bergaran, Zabalotegi aretoan. 19:00 - 20:30.
  • Apirilak 6, domeka:Elgetan, Espaloian. 19:00 - 20:30.
  • Maiatzak 4, domeka: Eskoriatza, plazan. Atxorrotz Eguna.
  • Ekainak 1, domeka: Bergara, Zabalotegi aretoan. 19:00 - 20:30.

Informazio gehiago: herrixadantzan.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak