Orri-puntua hautatzeko lehiaketa abiarazi du Udal Bibliotekak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko aza. 4a, 11:45

Eskoriatzako Udal Bibliotekak lehiaketa bat ipini du martxan. Hain zuzen ere, datorren urteko orri-puntua izango dena hautatu guran dabiltza, eta, hain zuzen, herritar guztiei egiten diete egitasmoan parte hartzeko gonbita. Irabazleak 250 euroko saria jasoko du.

Bai gaia eta baita teknika ere libreak izango direla eman dute aditzera, baina zehaztasun tekniko batzuk bete beharko dira: lanek tamaina jakin bat izan beharko dutela, hain zuzen. Hala, 21x5,5 zentimetrokoak izan beharko dute aurkeztutako lanek.

Sariari dagokionez, irabazleak 250 euro eskuratuko ditu. "Orri-puntu irabazlea aukeratu ondoren, egileak orri-puntuaren atzealdea diseinatu beharko du: hain zuzen ere, emango zaion testua eta egutegia hautatu beharko ditu".

Abenduaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dituzte lanak interesatuek bibliotekan bertan. Egilearen izenik gabe baina lelo batekin aurkeztu beharko dira proposamenak; eta, aldi berean, eskutitz itxi batean lelo bera eta egilearen datuak ipini beharko dira.

Aretxabaletan ere abian

Aretxabaletako liburutegiak ere abiarazi zuen irakur-punturako irudia hautatzeko lehiaketa. Asteon izango da, gainera, parte hartzeko azken eguna; hala, interesatuek egubakoitza baino lehen aurkeztu beharko dituzte.

Aretxabaletako lehiaketan ere, gaia eta teknika libreak izango dira: "Marrazkiek ez dute literaturaz zerikusirik izan behar derrigor, eta eskuz zein ordenagailuz egin daitezke".

Sariari dagokionez, 200 euro jasoko ditu irabazleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak