Asteburu luze honetan egongo da zer egin

Ane Miren Etxeberria 2013ko urr. 31a, 12:21

'Herrixa dantzan', 'Gaba baltza', areto futbola eta beste hainbat ekintza asteburu honetan.

Asteburu honi begira hainbat ekintza antolatu dituzte Gaztelekuko kideek; izan ere, egubakoitzean, Gaba baltza eguna ospatuko dute. Zapatuan eta domekan, beldurrezko film laburrak grabatuko dituzte. Domu Santuarekin, beldurrarekin eta iluntasunarekin lotutako ekintzak, beraz, Gaztelekuaren eskutik.

Areto futbola gustuko dutenek, berriz, zapatuan izango dute zer egina. Izan ere, 18:00etan, areto futboleko Euskal Ligako partidua izango da Eskoriatzan: etxekoek Debabarrenaren aurka, eibartarren aurka jokatuko dute. Eta domekan, azkenik, gerria mugitzeko aukera izango dute herritarrek, Herrixa dantzan saioa izango da-eta, 18:30ean, Unibertsitateko kaperan. Hain justu, Patxi Montero ibiliko da gidari lanetan aurten ere. Iaz, oso arrakastatsua izan zen saioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak