Azken urteko apurketen gainean hausnartu dute gaztetxo eskoriatzarrek

Jagoba Domingo 2013ko urr. 29a, 14:09

Luis Ezeiza Herri eskolako eta Arizmendi eskolako neska mutikoek, Eskoriatzako Udaletxea hartu dute gaurkoan. Azken urtean herrian egon diren apurketen gainean; pilotalekua edo jolas parkeak adibidez, hausnartzen ibili dira azken egunotan eta gaur alkateari euren proposamenak azaldu dizkiete.

Jakina da azken aldian Eskoriatzan apurketak egon direla; besteak beste, pilotalekuan edo liburutegi ondoko jolas-parkean. Bada, arazoa ikusita, Udalekoak, Luis Ezeiza herri eskolakoak eta Arizmendi ikastolakoak, txikienak kontzientziatzeko lanean jarri dira azken hileotan.

Azken egunetan, ikasleak ere, hausnarketa sakona egin dute ikasgelan gertatutako apurketen arrazoi eta ondorioen gainean, eta gaur goizean, pleno berezi bat egin dute Eskoriatzako Udaletxean. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek hausnartutakoa Beñat Herce, Eskoriatzako alkateari eta horren taldeari aurkeztu diete.

Adibidez, zuhaitz bat apurtuz gero; zuhaitz berri bat landatzea eta berau denbora batez zaintzea proposatu dute. Hau da, herria herritarrena dela kontzientziatzen saiatzea. Ideiez gain baina, gaurkoan marrazkiak eraman dituzte Udaletxera; Eskoriatza nolako herria izatea nahiko zuten marrazkien bidez esan diete udal ordezkariei.

Haur Hezkuntzakoak marrazten

Atzo ere, haur hezkuntzakoek, Zaindu gure parkeak lelopean marrazkiak egin zituzten herriko hainbat parketan jartzeko asmoz. Azken finean, herritarrak kontzientziatzeko lanean dabiltza eskoriatzarrak, herria zaindu eta herriaz gozatu ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak