Gustura asko ibili direla aitortu digute txistulariak eta dagoeneko jende aurrean egin beharrekoak bukatuta, euren jaiari ekin diote. Eguerdiko saiorako, plazara jende dezente hurbildu da; ohiko zortziko eta kontrapasez gain, kantu modernoago edo garaikideagoak entzuteko. Besteak beste, Jon Pagaldai eskoriatzarrak sorturiko Herri taupadak ikuskizuneko zati bat interpretatu dute, txistua sintetizadore zein batukadarekin uztartu daitekeela argitzeko.