Eskoriatzako Arizmendikoak Ezkurtxorekin jolasean ibiliko dira bihar Marinen

Mirian Biteri 2013ko urr. 18a, 13:55

Irteera dute bihar, zapatua, Eskoriatzako Arizmendiko bi eta hamar urte bitarteko neska-mutikoek. Urtero elizate bat bisitatzen dute urrian, eta aurten, Marinera igoko dira. Betiko moduan, Ezkurtxo izango dute lagun.

Jose Arana eraikin aurrean egin dute hitzordua 15:30ean, autobusez joateko. Marinera iristean Isasi baserriraino joango dira eta gero, ibilaldia egingo dute trenbide zaharretik, eta tunela ere igaro beharko dute. Hori dela-eta, Arizmenditik gomendatu dute linterna eroatea. Ibilaldia egitearekin batera, auzoan hainbat joko izango dituzte eskura, hala nola, baloi errea edo tiragoma.

Pilota

Horrez gain, Marinen pilotalekua dutenez, pilotan ere jokatu ahal izango dute umeek. Eta urtero moduan, ipuin kontaketa ez da faltako; elizan izango da hori. Jaialdiari amaiera emateko txokolatea banatuko dute.
Elizateak ezagutzeko asmoz egiten dute urtero irteera Arizmendikoek. Dagoeneko bi bider bisitatu dituzte Eskoriatzako zazpi elizateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak