Eskoriatzako Koldotxo elkartekoek perretxikoz beteko dute herria asteburuan

Mirian Biteri 2013ko urr. 18a, 13:54

Urtero moduan, udazkenarekin batera, perretxiko jardunaldiak gertatu dituzte Luis Ezeizako Koldotxo Guraso Elkarteko kideek.

Bihar, zapatua, hasiko dira ekintzekin: 09:30ean, plazan elkartuko dira inguruko mendietara joateko; perretxikoak ezagutzeko eta biltzeko asmoa dute. Egun berean, baina arratsaldean, perretxikoen sailkapena egingo dute. Aurten ere Errotari Elkarte Mikologikoaren laguntza izango dute. Goizean batutako perretxikoez gain, elkartekoek ekarritako beste perretxiko mota asko sailkatuko dituzte 16:30etik, kultura etxean. Koldotxotik nabarmendu dute edozeini dagoela zabalik hori.  

Marrazketa txapelketa

Etzi, domeka, ostera, sailkatutakoa ikusteko aukera izango dute eskoriatzarrek: 12:00etatik 14:00etara, perretxiko erakusketa egongo da ikusgai, plazan. Horrez gain, umeendako marrazketa txapelketa egingo dute, perretxikoak gaia moduan hartuta; eta asmakizun jokoa ere izango da, perretxikoak ezagutzen ikasteko. Jatekoa ere ez da faltako, talo eta pintxoak gertatuko dituzte-eta Koldotxo elkartekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak