Bihar bailarako txistulari eguna ospatuko da Eskoriatzan

Sergio Cano 2013ko urr. 18a, 18:49

Leintz bailarako IV. txistulari eguna izango da. Egitasmoa duela lau urte sortu zen Eskoriatzan.Gero, ekitaldia Aretxabaletara eta Arrasatera zabaldu zen.

Nahiz eta aurtengo edizioa bailarara mugatzen den, inguruko herritako txistulariek ere parte hartuko dute. Antolatzaileen esanetan, “guztira berrogeita hamar txistulari inguru elkartzea" espero dute.

Egitaraua xumea izango da. Lehenengo orduan elkartu eta entsagua bat egin nahi dute. Ondoren, hamaikak aldera, kalejira erraldoia. Ordu batean herriko plazan kontzertua emango dute. Antolatzaileek argitu dutenez, sorpresa bat ere egongo da pieza zahar eta berriekin batera. Bukaeran, anai-arreba arteko bazkaria egingo da.

Antolatzaileen asmo nagusia elkarren konpainian egun eder bat pasatzea da. Hala ere, aspaldiko adiskideekin elkartu, lagun berriak egin, errepertorioa bateratu eta zabaldu, txistua bizirik dirauela erakutsi eta kalera ateratzea ere lortu nahi dute ekitaldiaren bitartez.

Leintz bailarako IV. txistulari egunaren kartela:


 


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak