Egubakoitzean ekin zioten zazpi garagardo mota, ukondo eta saltxitxak zerbitzatzeari, eta hori gutxi balitz, zuzeneko musika izan zuten bidelagun gerturatutakoek. Malenkonia, Eko D Bull eta Bagauda taldeek girotu zuten iluntzea eta gaua. Atzo ordea, PLC & The Politics taldeak jendez goraino zegoen karpan jo zuen. Izan ere, afaltzeko ordua heldu ahala, garagardo-zalez bete zen karpa eta janari alemaniar jan tipikoa non nahi ikusi zitekeen. Arratsaldean ere, garagardoa egiteko erakustaldia egin zuten, hala ere, berau edateko hilabete itxaron beharko dute.