Eskoriatzan 0-6 urte arteko haurrak dituzten gurasoen elkargunea sortuko dute

Mirian Biteri 2013ko urriaren 11

Eskoriatzako Udaleko Hezkuntza Foroak eta Huhezi fakultateak haurtzaroaren gaia jorratzeko elkargunea sortu gura dute. 0 eta 6 urte bitarteko umeak dituzten gurasoei zuzenduta dago, eta baita epe laburrean, guraso izan nahi dutenei ere. Izen-ematea astelehenean zabalduko da, eta urriaren 24ra arte iraungo du.

Interesa dutenak kultura etxeko Gazteria Zerbitzuan edo herriko ikastetxeetan apuntatu behar dira; horretarako matrikula 10 eurokoa da. Gazteria Zerbitzutik jakinarazi dute, gehienez, 10 gurasoko taldea osatuko dela.

Hain justu, asmoa da haurtzaroan sakontzea; hausnarketa gunea eraikitzea, elkar laguntzeko eta haurren bizitza kalitatean eragiteko. Antolatzaileek azaldu dute saioek izaera dinamikoa izango dutela, eta Huheziko Hazitegi proiektuko partaideek eskainiko dituztela.

Elkargunea hamabostean behin elkartuko da, eguenetan, 18:00etatik 19:30era, Ibarraundi museoan. Saioak urriaren 24an hasi eta abendura arte izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak