Alex Txikonek Eskoriatzako Maringo zubitik egin du salto

Mireia Bikuña 2013ko urriaren 9a

ETBrako muturreko kirolen gaineko saioak grabatzen dihardu lemoarrak, eta atzo, martitzena, Eskoriatzan egon zen. Maringo zubitik (90 metro) salto egin zuen, beste bi lagunekin. Datozen asteetan Oñatin egingo du salto paraxutarekin: Aitzulo ondoko paretatik izango da. Lehena izango da handik salto egiten.

13 kapituloko programa egiten dihardute Alex Txikonekin. Usurbilen helikopterotik salto egin zuen, eta Barakaldon BECen dorre altuenetik. Orduñan ere egon dira. Helburua da muturreko kirol  horietan espezialistak direnekin ekintzak egitea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak