Kaleratzeen aurkako protesta egin du Stop Kaleratzeak plataformak

Ane Miren Etxeberria 2013ko urr. 8a, 14:57

Stop Kaleratzeak plataformak protesta egin du Eskoriatzan. 30 bat pertsona batu eta Kutxabankeko sukurtsalera abitua dira, euren hasarrea adierazi eta zuzendaritzari protesta dokumentu bat aurkezteko.

Kaleratzeen aurka borrokan lelopean, sukurtsalera hurbildu eta behin bertan sartuta, bertako langile bati orri bat eman diote. Tentsio uneak egon badira ere, kalera atera eta manifestu bat irakurriz amaitu dute protesta.

Stop Kaleratzeak plataformaren esanetan, "sukurtsal honetako zuzendaritza negoziazio prebentiboan hartzen ari den jarrera salatzeko atera" dira kalera. "Erakundeak, atxikita dagoen praktika oneko kodeari kasurik ez egiteaz gain, bezeroei iruzur egin, gezurrak esan eta presionatu egiten ditu, helburu bakarrarekin: poltsikoak betetzea; kontuan hartu gabe jendearen bizitzarekin jokatzen ari direla". Kideen esanetan, Eskoriatzan protesta egiteak ere badu zergatia, izan ere , "denbora asko goaz negoziaketetan, baina banketxeak eskaintzen dituen baldintzak oso txarrak" direla adierazi dute.

Eskoriatzako Kutxabankeko sukurtsaleko arduradunekin harremantean jarrita, momentuz ez dutela gertakari honen aurrean inongo adierazpenik egingo adierazi diote Goienari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak