Taldea indartsu dagoela ikusi ahal izan dute Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegira bertaratutakoek. Gustura aritu dira etxeko jokalariak ligako lehenengo partiduan eta 3 goletako aldearekin amaitu dute gaurko eguna. Joko bizia erakutsi dute bi taldeek, baina etxekoek asmatu dute gehien baloia aurkariaren atean sartzen.
Epaileek nahiko partidu garbia izan dela eman dute aditzera amaieran. "Txartelen bat ikusi den arren, orokorrean nahiko jokaldi garbiak egin dituzte bi taldeek. Noski, ligako aurrenekoa da, eta giroa ez dago bero orandik".
Eskoriatza K.E.ko goleatzaileak Aratz Kortazar (1), Julen Ibabe (1), Jorge Mora (1) eta Richard Hidalgo (2) izan dira.
Mailaz igotzea aurtengo erronka
Gaur eginiko lanarekin pozik azaldu dira etxeko jokalari eta entrenatzaileak. "Oso ondo moldatzen gara gabiltzan mailan, baina asmoa, urte ona egin eta sailkapeneko lehenengo hiru postuetan geratzea izango litzateke, mailaz igotzeko aukera errealitatea izan daitekeela uste dugu eta".