Gorka Azpitarte gose greban

Mirian Biteri 2013ko urr. 4a, 11:23

Gorka Azpitartek eta Frantziako Fleury Merogis espetxean dauden gainerako presoek gose greba mugagabea hasi zuten martitzenean. Espetxeko zuzendaritzaren jarrera salatu gura dute neurri horrekin.

Erabaki horrekin salatu gura dute espetxe horretako zuzendaritzak DSP (modu berezian seinalatuak) moduan izendatu dituen "euskal presoen aurkako zigor gaineratua" diseinatu duela, bi hilero ziegaz aldatuko dituela iragarriz.

Orain arte honako ekintzak egin dituzte presoek: patioa hainbat aldiz blokeatzea, ziegetako ateetako begi-zuloak estaltzea, eta txandakako gose greba egitea. Zuzendaritzak, dena dela, "zigor gaineratuarekin" jarraituko duela jakinarazi die, eta, ondorioz, martitzenean gose greba mugagabea hasi zuten Azpitartek eta gainontzeko presoek.

Eskutitzen kanpaina

Egoera hori salatzeko Fleury Merogis espetxeko zuzendariari presoen eskubideak errespetatzeko eskatuz eskutitzak bidaltzeko kanpaina martxan jarri dute Eskoriatzan. Hain justu, zuzendaritzaren erabakiarekin desadostasuna azaltzen da horretan. Inkernu tabernan daude esandako eskutitzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak