Hasiberriak diren helduen eskolak eguaztenetan izango dira 19:00etatik 20:00etara; eta umeenak, astelehenean: 5 eta 7 urte artekoenak 16:30etik 17:15era, eta hortik gorakoenak, 17:15etik 18:00etara. Saio guztiak udal pilotalekuko gimnasioan izango dira.
Umeen eskolak astelehenean, hilak 7, hasiko dira; eta helduenak, eguaztenean. Lehenengo bi saioak debalde direla jakinarazi dute antolatzaileek.