"Sustraiak indartuta aurrera egiteko", ospatuko dute mendeurrena Eskoriatzako jeltzaleek

Jon Berezibar 2013ko urr. 2a, 01:11

Memoria historikoari arreta berezia emango diote ekitaldietan; datorren martitzenean hastekoak. Diote, 100. urteurrena ez dutela soilik "ospatuko zenbaki borobila delako", baizik eta "garrantzitsua irizten" diotelako "memoria historikoa zehatz-mehatz ezagutu, kontuan hartu eta hartaz ikastea".

Eskoriatzako EAJ-k gaur eguerdian egin duen ekitaldien aurkezpenean erabilitako berbak dira. Datorren martitzenean hasi eta hilaren 20ra arte, abertzaletasunaren inguruko erakusketa, hitzaldiak eta omenaldia egingo dituzte, besteak beste.

Egitaraua

  • Urriaren 8tik 19ra arte, Kultura Etxean: Abertzaletasunaren inguruko erakusketa
  • Urriaren 9an, 19:00etan, Ibarraundin. Berbaldia: Gerra zibileko lehen hiru hilabeteak Leintz bailaran, Iñaki Goiogana.
  • Urriaren 11an, 19:00etan, Ibarraundin. Proiekzioa: Lehendakari Agirre: Desde Gernika a Nueva York pasando por Berlín.
  • Urriaren 12an, plazan, 9:30ean: Aitzorrotzera mendi irteera.
  • Urriaren 13an, 12:30ean parrokian: meza.
  • Urriaren 17an, 19:00etan, Kultura etxean. Berbaldia: Paco Etxebarria, Fosas de la guerra civil en Guipúzcoa.
  • Urriaren 18an, 19:00etan, plazan. Umeentzako ikuskizuna: Tor magoa.
  • Urriaren 20ean, Alderdikideei omenaldia. 12:30ean frontoian eta 13:30ean batzokian lunch-a.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak