Spinning, tonifikazioa eta aerodance saioak debalde izango dira datorren astean Eskoriatzan

Mirian Biteri 2013ko ira. 28a, 10:00

Eskoriatzako kirol jarduerei bultzada emateko asmoz, debaldeko eskolak antolatu dituzte datorren asterako Manuel Muñoz kiroldegian; hain justu, spinning, tonifikazioa eta aerodance debalde probatu ahal izango dira.

Spinning eskolak astelehenean eta eguaztenean izango dira, 18:15etik 19:00etara; tonifikazioarekin lotutakoak ere bi egun horietan izango dira, baina 19:45etik 20:45era. Aerodance ezagutu gura duenak, aldiz, egun bakarra izango du: martitzenean, 18:15etik 19:15era bitartean. Saio guztiak kiroldegian dira, eta ez da aurretik izena eman beharrik, agertzearekin nahikoa.

Igerilekua, pilates eta Atzegi

Bestalde, Kirol Zerbitzutik jakinarazi dute igerilekuko talde guztiak gaur, astelehena, bertan jarriko direla martxan, taldeak osatu direlako; eta baita pilates eta Atzegirena ere. Pilateseko eskolak astelehenetan eta eguaztenetan dira Ibarraundi museoan, honako ordutegian: 18:30etik 19:30era eta 19:30etik 20:30era. Atzegikoarenak martitzenetan eta eguenetan izango dira, 18:15etik 19:15era. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak