MUko ikasleek eta kiroldegiko bazkideek 30 euro ordaindu beharko dituzte astean saio bat jasotzeagatik; eta 45 astean bi saio hartzeagatik. Gainerakoek, aldiz, saio bategatik 45 eta bigatik 57 euro ordainduko dituzte.
Astelehenean hasiko dira eskolak
Eskolak herriko kiroldegian izango dira, eta astelehenean, irailak 30, hasi eta abenduaren 18ra arte lluzatuko dira. Saioak astelehenetan eta eguaztenetan izango dira, 09:30etik 10:30era edo 13:15etik 14:15era. 10 eta 14 urte bitartekoenak, berriz, eguaztenetan egingo dira, 17:00etatik 18:00etara.