Batzarra amaitzean nabarmendu zuen "gogoz" ekingo diola zeregin berriari, eta zinegotzi asteon izendatu badute ere, maiatzetik dabilela udal teknikariekin elkarlanean. Horren harira, esku artean dituen hainbat proiektuen berri eman zuen: Euskarari dagokionez, Eskoriatzan gaztelania "asko" entzuten da, eta hortaz, euskara indartzeko egitasmoak jarriko dituzte martxan, etorkinekin eta baita bertakoekin ere.
Bestetik, gazteria eta hezkuntzari dagokienez, gogorarazi zuen herriko ikastetxeetako gurasoekin batzarrak egin direla, eta dagoeneko horietan adostutako hainbat proiektu egin direla, hala nola, Torrebasoko edo liburutegiko jolasparkea. Horiek izandako harrerarekin "pozik" daudela, eta hortaz, ildo beretik jarraitzeko asmoa dutela iragarri zuen. Bestetik, Huheziko gurasoekin topagunea sortzekotan dabiltzala ere nabarmendu gura izan zuen zinegotziak.