Eskoriatzako zaharren egoitzako lanak hiru fasetan egingo dira

Mirian Biteri 2013ko ira. 19a, 13:54

Gipuzkoako Diputazioarekin eta Eskoriatzako Udalarekin elkarlanean, Eskoriatzako Jose Arana zaharren egoitzako patronatuak eraikina berritzeko proiektua gertatu du. Egokitzapenak hiru fasetan egingo dira.

Lehenengoan igogailua egokituko da. Gaur egun, beheko solairutik lehenengora bakarrik doa, eta bigarreneraino igo nahi da. Hori egin ostean, banako lau logela berrituko dira bigarren solairu horretan. Lanekin amaitzean egoitzak banako bederatzi logela izango ditu, eta gainerakoak binakakoak izango dira.

Bigarren fasean, beheko solairuan egingo dira lanak. Jantokia pasagunea da orain, egoitzako hainbat gela lotzen ditu. Asmoa da ondoan dauden gela eta komun zaharrak erabilera anitzeko gelan bilakatzea, eta jantoki eta gela berri horren artean pasilloa egitea.

Hirugarren fasean, lehen solairuan ibiliko dira langileak. Pasillo asko daude han, eta hortaz, horietako batzuk kendu gura dira. Horrez gain, irteten diren beharrei erantzungo die Patronatuak. Diputazioak dagoeneko baimena eman dio patronatuari egoitza egokitu dezan, eta orain udaletik pasa behar da. 

Garagardo festa atzeratuta

Bestalde, egoitza diruz laguntzeko ekintzak antolatzen dituzte herrian. Esaterako, urriaren 10tik 13ra bitartean garagardo festa egingo dute. Oraingo asteburuan egitea aurreikusita zegoen, baina karparekin arazoak egon dira, eta urrian izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak