Eskoriatzako K.E.-ko Saski Eskolaren 3013-2014 denborako aurkezpen ofiziala egin zuten atzo Eskoriatzako kiroldegian. Honez gain, aurten ekipoko jantzi berriekin arituko dira Saski Eskolako neskak; Mondragon Linguaren babespean dago taldea aurten ere. Javi Corbal Eskoriatza kirol elkarteko presidentea, Jota Etxeberria Saski eskolako koordinatzailea, Fernando Raso saskibaloi saileko arduraduna eta Aitziber Soriano Saski eskolako bozeramaile orokorra egon ziren atzoko ekitaldian. Etxeberriak adierazi duenez, euren aurtengo erronka nagusia "neskek ondo pasatzea da, euren errendimendua hobetzeko".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.