Gaztelu jai arrakastatsua ospatu dute Atxorrotzen

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko ira. 16a, 18:50

Goizean goizetik, Eskoriatzan txistulari doinuak eta etxafuegoak nagusitu ziren zapatuan. Horiek iragarri zuten Gaztelu Jaia ospatzeko eguna iritsi zela. Behin Atxorrotz mendira igota, festa giroa zen nagusi. Familian edota koadrilan joan zen jendea. Txalaparta, bertsoak trikitilariak, indusketetara bisitak eta askotariko musikaz gozatu zuten bertaratutakoek.

Atxorrotz mendian 2009. urtean hasi ziren indusketekin, eta aurtengo bosgarren faseko lanak amaituta, egindakoa erakusteko aitzakiaz ospatu zuten Gaztelu Jaiaren eguna, Errekan Gora egitarauaren barruan.

Eguerdiko ekitaldian Beñat Herce alkateak esan zuen oraindik lan asko dagoela egiteko, baina altxor bat loratu dela Atxorrotzeko puntan. Besteak beste, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia ere Atxorrotzen izan zen eta azaldu zuen geroa eraikitzeko iragana ezagutzea oso garrantzitsua dela.

Bertaratu ziren guztiek Iñaki Sagredoren eskutik inguruko indusketen bisita gidatua jarraitzeko aukera ere izan zuten. Eta askotariko musika entzuteko aukera egon zen; Hesian taldearen zein Eñaut Elorrietaren eskutik, besteen artean.

Antolatzaileek positiboki baloratu dute aurtengo Gaztelu jaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak