Etzira arte bidali daitezke Eskoriatzako Udako Argazki Lehiaketarako irudiak

Mirian Biteri 2013ko ira. 13a, 17:00

Eskoriatzako Ibarraundi museoak II. Udako Argazkien Lehiaketa antolatu du aurten bigarrenez; eta etzi, domeka, amaitzen da irudiak ibarraundi@eskoriatza.net posta elektronikora bidaltzeko epea.

Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bi argazki aurkez ditzake; eta horiekin batera honako datu pertsonalak bidaliko ditu: kontaktua, adina eta izenburua. Jasotako guztietatik Udaleko Garapen batzordeak 30 aukeratuko ditu, eta horiek erakusgai jarriko ditu hilaren 23tik 27ra, Ibarraundin. Ikustera joaten direnek botoa eman ahal izango dute museoan bertan, eta baita Facebook eta Eskoriatzako Udaleko webgunearen bidez.

Urriaren 2an sari banaketa

Urriaren 2an jakinaraziko dira irabazleen izenak. Hiru sari banatuko dira: 15 urtetik beherakoek, 16 eta 49 urte bitartekoek eta hortik gorakoek 50 euroko txartela bana irabaziko dute, herriko merkatarien elkarteko dendetan gastatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak